05.26.09
Irakurketa liburua: Bai baina ez baina bai.
Pasqual Alapont valentziarrak katalanez idatzia da jatorrizkoa .
Pasqual Alapont Ramon 1.963anValentzian jaio zen. Unibertsitateko Geografia eta Historia irakaslea da.
Argitaletxe eta enpresetan itzultzaile eta zuzentzaile linguistikoa ere izan da, baita El Temps aldizkarian eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan ere. 1995 eta 1997 bitartean Bromera argitaletxeko edizio burua izan zen.
Ordutik hona literatura munduan murgildurik izan da, esaterako argitaratzaile, gidoilari, eleberri idazle, dramagile, edota antzezle eta eszena zuzendaria.
“Bai baina ez baina bai” izeneko liburua irakurri dut, Elkar Argitaletxean egina eta Pascual Alanpont-ek idatzia.
Argitaletxeari buruz:
1972. urtean euskal kulturaren inguruko zenbait euskaltzalek, 20 bat guztira, denak Iparraldekoak, Elkar argitaletxea sortu du Ipar Euskal Herrian. Euskaltzale horien artean zenbait kantari, idazle eta herritar ezagun dago.
Urte berean, Goiztiri argitaldariko disko-produkzioa erosiz, Elkar disketxea sortu da. Horrela gelditu da eratua E.L.K.A.R., hau da, Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria.
Bi urte beranduago, 1974. urtean, hastapeneko Ipar Euskal Herriko 20 bazkideei Hegoaldeko beste 20 elkartzen zaizkie, 40ko sortzaile-bazkide taldea sortuz. Urte berean, Baionan, Zabal ireki da, liburudenda eta banaketa-zerbitzu gisa.
1977. urtean ematen dio hasiera Hegoaldean Elkar-ek argitaletxe izateari. Izan ere, ikastolaren munduak liburuen premia bizia zuen eta eskaintza aldiz, nahikoa murritza zen, batez ere haurrentzako liburuetan. Kanpotik hornitzen zen irakurlegoari etxetik eman behar zitzaion erantzuna. Haur, gazte eta helduentzako era guztietako liburu eta ipuinak argitaratu dira: ipuin herritarrak, europear klasikoak eta itzulpenak, komiki bildumak, dibulgaziozkoak, etab. Erdal literaturako haur libururik erakargarri eta atseginenak euskaraz argitaratzeko asmoz koedizio bideari ere ekin dio.
Egitura hauen inguruan hasi da gauzatzen gure kulturgintza: euskarazko kultur produktuak sortzeko, banatzeko eta saltzeko enpresa-sare bat osatu eta martxan jartzea, alegia.
80ko hamarkadak markatu du
1983an. Elkar argitaletxeak, irakaskuntzaren premia larriak ikusita, burubelarri heldu zion ikasmaterialgintzari. Ordutik hona, maila guztietarako testuliburuak prestatuz joan da. Asmo hau burutu ahal izateko euskal kultur eta irakaskuntz munduko zenbait erakunderekin elkarlanean jokatu du, UZEI (1980), Elhuyar (1983), GILE (Irakasleen Elkartea) (1983) eta GIE (Gipuzkoako Ikastolen Elkartea) (1989) elkarteekin batez ere.
Ikasmaterialgintzan ahalegin berezia egin da hasieratik, garrantzi handia baitu guretzat haur eta gazteen hezkuntza euskal ikuspegiz egiteak.
Hona hemen argitaletxeak berak emandako laburpena:
Ezustez betea dago kontakizuna hasieratik beretik, itsasontzia Palmarantz abiatzen denean han konturatzen baitira ikaskide bat, Marion, lehorrean gelditu dela. Ikasketa-bidaia horretan bi irakasle izan dituzte arduradun: Carme (Izen Sintagma) eta Antonio (Niri Toni Deitu Zuetako Bat Naiz Eta).
Ezin iradokorragoak ditugu goitizen biak: Izen Sintagma heziketa zorrotzaren aldekoa eta Niri Toni Deitu Zuetako Bat Naiz Eta, berriz, heziketa malguaren aldekoa. Heziketari buruzko edo, hobeto esanda, hezitzearen zailtasunei eta erronkei buruzko ardura eta kezka dago atzean, egileak Víctor narratzailearen ahotik helarazten diguna. Heziketa-modu zehatz baten alde agertu ordez, alabaina, horretantxe gelditzen da kontua, deskripzio hutsean edo, nahiago bada, irakasle bien karakterizazioan.
Bi irakasleen arteko harremanak ere ezusteko galanta emango digu kontakizunaren amaiera aldera eta horrek, gazteon arteko abenturen artean tartekaturik, handitu egiten du eleberriaren tentsioa, planteamendu originala izateaz gain. Esan bezala, Víctor izango dugu narratzailea eta protagonista nagusia. Haren hitzetan kontatua heldu zaigu istorioa eta bi hitzetan esateko, umorez eta samurtasunez beteriko anti-heroi gisako bat dugu bera, hasieratik beretik halako xera hartzen zaiona.
Eleberriaren jatorrizko izenburua Fi de culs a Mallolca dugu eta euskarazkoa, berriz, Bai baina ez baina bai. Euskarazkoa Marionak eleberrian zehar maitasunari buruz emandako definizio originaletik dator: “-Horrelakoa duk maitasuna: bai baina ez baina bai”. Jatorrizko izenburu topikoa baino aproposagoa iruditzen zait euskarazko bertsiorako aukeratutakoa (gaztelaniazkoak ere hala egin du). Esan bezala, “gure benetako arazoak” kontatzea izan du helburu eleberriak, eta gazte batek kontaturik, gainera. Lortzen duela esango nuke bai edukiz eta bai formaz ere, nahiz eta egilearen (helduen) kezka nagusia ere, heziketarena, presente dagoen. Nolanahi ere, autoritatearen eta askatasunaren inguruan gogoeta egiteko aukera ematen digu era umoretsu eta samur batean kontatutako istorio honek.
Liburuaren balorazio orokorra:
16 urtetik aurrerakoek irakurtzeko liburu aproposa iruditzen zait. Gainera bizitzaren etapa honetan liburuaren antzeko egoerak gertatzen zaizkigu nerabeoi: maitasuna, maite duzun pertsonarekin ezin egona, ikasbidaia…
Beste aldetik ulerterraza da eta dibertigarria ere bai.
Liburu hau atsegin izan dut lehen esan dudan bezalaxe 17 urte inguruan gertatzen zaizkigun gauzak eta pasatu beharreko egoerak liburuaren antzekoak baitira. 16 urtekin ikasbidaira goaz, pozik, zirrara asko sentitzeko asmoarekin baina naiz eta ondo pasatu ez da guztia nahi dugun bezalaxe ateratzen. Mutil edo neska batekin ligatu nahian gabiltza baina har ez du gurekin laguna baino zerbai gehiago izan…
Lexikoa erraza erabiltzen duenez erraz ulertzen da eta arin irakurri egiten da.
Liburu hau gomendatuko nukeen galderari baietz erantzungo diot. Arrazoiak aurretik emandakoak dira. Hala ere nerabezaroarekin loturik dauden hainbat liburu irakurri ditut eta esan beharra dut hau baino gustokoagoak ditudala.
Idazle honen beste liburu bat irakurtzekotan hau izango litzateke:
”El campamento de los lios” :
